XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BBV Taldearen mozkin garbiak %13,1 jaitsi dira ekaina arte

Emilio Ybarra BBVko presidentea akziodunen batzarrean.

BBV Taldeak % 13,1eko beherakada izan du mozkin garbiei dagokienez aurtengo lehen sei hilabeteetan.

Honen arrazoia ezohizko eragiketen emaitzen % 50eko jaitsiera izan da, finantz erakundeko iturriek atzo aditzera eman zutenez.

Guztira mozkin garbiak 43.485 milioi pezetakoak (2.415 milioi libera) izan dira 1992ko lehen seihilabetekoan.

BBVren mozkin arruntek, berriz, % 5,1eko hazkundea izan dute, 46.936 milioitan kokatzeko.

BBV Taldeko iturriek positibotzat jo dituzte datuok, lehen hiruhilabetekoari dagokion dibidendoak bi pezetako igoera izan bait du, titulu bakoitza 38 pezetan kokatuz.

FINANTZ TARTEAREN JAITSIERA

Finantz erakundearen arabera, komisio eta ohizko diru sarreren igoerak eta BBVrekiko zorren bilakaera onak eragindako saneamendu fondoen murrizketak ekarri dute mozkin arrunten hazkundea.

Entitate bizkaitarraren taldearen finantz tartea 147.549 milioi pezetan (8.197 milioi libera) kokatu da aurtengo urtarriletik ekaina bitartean.

Iazko datuekin alderatuta % 1,9ko jaitsiera ekarri du.

Beherakada hau Banco de Credito y Ahorro eta Banco de Extremadura Taldetik irtetzeagatik eman da, BBVko iturriek azaldu zutenez.

Ezohizko emaitzek, 9.400 milioi pezeta, mozkin garbien % 22 suposatu dute 1992. urtearen erdian.

Azkenik, BBV Taldearen aktibo osoa 9,3 bilioi pezetakoa zen iragan den ekainaren 30ean, 1991ko Abenduan 8,9 bilioi pezetakoa zen bitartean.